Saŕi esan oi dana da: Abertzaletasunak euzkerea gaizkatuko dau, abertzaletasunak atarako dau eriotzearen erpe artetik gure elea ta indartuko dau. Egia da ori, egi andia.
Ondo ikusita daukogu danok ori. Abertzaleak ez diran Bazkunak, euzkerearen alde diñarduela esan arren, ez dabe euzkerea gaizkatuko.
Baiña... abertzale asko diran lakoak balira danak edo geyenak, abertzaletasunak be ez leuke gaizkatuko euzkerea, ezta uŕik emon be!
Au zegaitik diñodan? Ara: abertzale asko ezagutzen dodazalako, eurak euzkeldunak izanik, beti erderaz diñarduenak, beti gero, euzkaldunakaz berba egiten; eta ez edozelako abertzaleak edo bazteŕetakoak, erdi-erdikoak baiño, auŕenengoak eta sutsuenak dirudienak euzkerearen alde.
Baita beste batzuk, abertzale erdaldunak izanik, eta euzkerea ikasteko erea ta astia eukirik, amar-amabost-ogei urte oneetan ikusten doguz len besteko erdaldun jaŕaitzen dabela.
Oŕetariko abertzaleakaz euzkerea gaizkatu? Zer diñozue, irakurleak? Nire aburuz, oneek eurok sakatzen dautsoe zulorantza gure ele gaixo oni, maketoak (españiaŕak) eta españiartzaleak baño geiago.
Abertzaleak bere izenari erantzun gura badautso, euzkalduna bada euzkeraz beti berba egin eta idatzi bear dau, erderaz bear-beaŕa danean bakaŕik; erdalduna bada, erarik eta astirik badauz ikasteko, ikasi egin bear dau, emen Berango'n ainbestek egin dauan lez, onetan auŕenengo izan dirala «Euzkeltzale-Bazkuna» ospatsuko gazte azkaŕak. Oneek erdaldunak izan ziran txikitatik, eta euzkeldun egin ziran ementxe geure artean, abertzaletasunak eraginda, ta aspaldiko urteetan eurek eurekaz eta enparau euzkaldunekaz ez darabille beste elerik euskerea baiño.
Abertzaleak ba'zarie, ba, euzkeraz itz egizue al dozuen guztietan. Izana ta esana batera erabilli; ez egin sortzale askok lez, baŕutik erdaldunak izan, eta euzkerearen alde gauza andiak eta edeŕak esan. Azalez eder, baŕuz ustel.

Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire