Jainkoak noizik noiz bialtzen dauskuzan gizaseme gaillen oŕeitakoa zan Arana, eta iñoiz be ez dogu merezi dauan neuŕian etsi, ebatzi eta goi-maillaratu al izango. Urli ta berendigaz alkar jote ta bardintzak egin aŕen, gaitz izango yaku aren goi-bera eltzen danik. Irakur bere lanak —38 urtekaz il zala gogora ekaŕiz— eta zeuk esango daustazu. Ez imintzio naz ziñu arloterik eio, egia ezmezean imiñi guraz.
Gaur lakoxe giroan bizi izan zan Arana Goiri'taŕ Sabin. Kementsu ta gotor zan, guztiontzat eredu. A, abandotaŕa, illunpe naigabetsuan laŕi egoan euzkal luŕean eguzki dizditsu agertu yakun, dana baŕiztu ta irauli beaŕez. Eŕiarazo arloan lan ikaragaŕia osotu eban; bardintsu edestian eta berbetan.
Ta ain zuzen be, berbetari loturik, beioa emen aren euzkal lanaren eredu legez, idatzi zati au. Esanik geratu da, euzkaldun baŕi zala. Umetatik ez ekian Euzkera, bere berbeta zalako noski, ikasi egin eban. Eunka dira gaur Euzkera ikasi nairik saiatzen diranak, baita beingoan ikasten ez ba'dabe, zailla dala-ta, ikasteari agur egin daroenak. Arek ez, arek ondo menderatu eban, eta luzaro bizi izan balitz, obeto menderatuko eban oraindik.
Emen dozu, irakurle, «Au da aukerea! » izenpuruz, beste askoren artean, emon euskun lantxoa: «Uŕeratuten bai dira kontzekaliak aututeko egunak edo aukundiak. Oŕillan ixango dira. Bai dakigu edonungo eŕijan igitu ta txiŕindauko dala diruba, munduko jaun inpernutar ori.
Gaiztuaren esku okeŕa ezta zikotza, damon diruko ostian zizku edo dirontzi daukana baño andijaguen bat ikututen badau. Baña ¿zer esango dogu dirala bizkaitar eroskaŕijak? ¿Bai dakije, eurok saltzen diranian, euron asabaen odola ta Bizkai gaxo guzti au bere, saltzen ditubela? ¿Aztu bai dabe, euron asabeak Bizkai au sartu ebela euren odola jarijonik españaŕa-kalteko gudaetan? ¿Eztakuse zelan geure Bizkai edeŕa dagon maketo ta maketozaliak biŕindu ta eratzita? Motz edo maketuak sartu yakuz Bizkaya'n, jaŕi yakoz bere sukaldian eta bere semiei etxejaundu yakuez berton. Bizkaitaŕen batzuk euren aizkidetu ta anaitu dira, mai batantxe alkartuta ta España'en otseinduta.
Ara nortzuk diran Bizkayaren arerijuak: maketuak eta euron aizkidiak, edo maketozaliak. Eurena da gute Eŕija; eurenak, geure etxiak; eurenak, geure eŕañak; eurenak, geure bixitzak; eurenak, geure seme-alabak ikastola edo ikastegijetan eta ezkontzetan; eurena, geure zorija; eurena, geure ixangua; eurenak, batez, geu ta geuria... Eta gu, lotan diraugu, iñoz itxartu barik.
Siñiskoŕegijak dira bizkaitaŕak. Esaten badeutse edonok eltzen yakuela euretara eurei on egiteko, laster ta uŕen siñisten deutsae.
Baña au ezta txaŕena. Gero, eurek autu ditubenak; igoten bai dira agindegijetara... an dabiltz urte batzubetan... an ikusten ditube... baña ¿zer egiñik? Bizkaya'alde ezebez; bai asko Bizkaya'kalte. Alderdi motzaille guztijak igaro dira eŕi-agindegijetatik... onik ezebez egiteko, bai gaiztorik asko. Bizkaitaŕak, ostantzian, au ikusi ezkero bere, itxututa dirabe... Eta geure Bizkaya motz-motzatuten da olan. Ezta au berez olazeikoŕena. Noredonok urten bada bizkaitaŕei esatera, aztu dabela nunguak diran, eztirala euren asabaen seme zintxuak, ¡kasi biar dabela nortzubetarik datozen, nortzuk diran eurok, nor euren Eŕi Ama dan, nortzuk onen arerijuak diran... ¿zenbat dira, gortuta eztiranak agertzen? ¿Zenbat itxartzen diran? ¿Zenbatek dantzubez ta dakasez itz on oŕek? Gitxi-gitxik.
Olantxe doya auŕerantz, edo obeto esateko, atzerantz beti, geure Bizkai gaiztetsija: motzatuta, españartuta.
¡Bizkaitartuko ete da nozedonoz!¡Aukera madarikatuba!